Albisteak

Santa Ageda bezpera ospatuko da igandean

Santa Ageda bezpera izanik eta ohiturari jarraituz, kantuz alaituko dira herri zein baserri inguruak datorren igandean. Urtero legez, herriko talde bat ibiliko da santa eskean. Goizeko 9:00etan hasi eta eguerdi arte jardungo dute kantuan.

Goizean taldea bitan banatuko da. Talde bakoitzean 15 lagun elkartuko dira, bina trikitilari eta bertsolariz lagunduta. Etorrako bailaran ibiliko da bat, Ondarbaso baserrian hasita, eta bestea Lili inguruko baserrietan ibiliko da Legoia baserrian hasita. Ondoren, talde bat Akoara joango da eta bestea herrian geldituko da. Herrian geldituko den taldeak bi egoitzak eta kale batzuk pasako ditu. Azkenik, 13:15 inguruan plazan bilduko dira guztiak eta herrian oraindik pasa ez dituzten hainbat kale alaituko dituzte. Goizari amaiera biribila emateko bazkari ezin hobea egingo dute elkartean. 

 

2017ko Santa Ageda bezperako bideoa:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide