Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Iraetako Santa Inesetan Juan Karlos Iraolagoitiari omenaldia egin nahi izan zioten senide eta lagunek. Bizikleta buelta egin zuten. Nahiz eta euriz eta lokatzez lagundutako buelta egin, giro ederrean pasa zuten goiza. 60 lagun bildu ziren bertan. Iraolagoitiaren seme-alabek ere parte hartu zuten eta Begoña emazteak probari hasiera emateko zinta moztu zuen.