Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Santa Ageda bezpera Zestoako helduen taldeak ez ezik Zestoako hiru eskoletan ere ospatuko dute biharkoan, otsailaren 4an. Horrela, tradizioari eutsiz, baserritarrez jantzita eta santa eskean ibiliko dira Aizarna, Arrobea eta Zestoako ikasleak, Santa Ageda bezperako koplak abestuz eta makilarekin lurra joz.
Asteburuan auzotarren txanda izango da. Izan ere Aizarnan, Lasaon eta Arroabean, larunbatean, otsailaren 7an aterako dira auzoan eta inguruko baserrietara kantuan.