Santa Engrazia eta Aizarna ezagutzen izan gara (Marija Lovric, Marah Hervás)
— 2019-06-19Ikasturteko azken astean sartu gara dagoeneko Zestoako bazter batzuk bisitatzea erabaki dugu, ezagutzen ez dituzten ikasleek ezagutu ditzaten. Horretarako, atzo goizean irteera egin genuen Aizarnara eta Santa Engraziara. Ikasturte honetan A2 maila lortu duten Marija Lovric eta Marah Hervásek egin digute egunaren kontakizuna. Beraiekin uzten zaituztegu
Atzo goizean 9:30ean abiatu ginen Santa Engrazira. Gurutzean elkartu ginen hamar pertsona eta bi kotxetan igo ginen Aizarnara. Han aparkatu genituen autoak. Hiru pertsona kotxean igo ziren bentaraino eta beste zazpi pertsona oinez.
Ibilbidea oso polita da eta denbora gehienean zuhaitzen artean joan ginen. Giro oso ona egiten zuen eta gure artean ere bai. Ordubetean iritsi ginen Santa Engraziako ermitara eta han elkartu ginen guztiok. Gailurrean argazkiak atera genituen, hamaiketakoa egin genuen, elizaren barrua ikusi genuen… Bi pertsona energia bila aritu ziren. Oso bitxia izan zen.
Haize handia zebilen eta ezin izan genuen denbora asko egon. 12:00etan jaisten hasi ginen. Beherakoan, bentan bi asto ikusi eta agurtu genituen. Oso jatorrak ziren!
Berriro kotxetan sartu batzuk eta besteok oinez jaitsi ginen Aizarnarantz. Mintzamen asko egin genuen.
Aranburu jatetxean elkartu ginen berriro eta gu biok Zestoara jaitsi ginen, etxean bazkaltzera. Gainontzekoak Aranburu jatetxean geratu ziren bazkaltzen.
Egin zaitez bazkide