Santa Engraziako erlojua Aizarna Herri Eskolako irratian

Aizarna Herri Eskolan irratia jarri zuten martxan 2013-14 ikasturtean, Minjagolhe irratia izen bitxiarekin. Zuzeneko emankizunen ondoren, hilero saioen bilduma sarean ipintzen dute edonoren esku, honako helbide honetan: https://aizarnaherrieskola.blogspot.com.es/2015/10/aizarnako-irratsaioak.html

Aizarnako ikasleak 2017ko martxoaren 21ean Zestoako Kultur Etxean izan ziren Santa Engraziako erlojuaren erakusketa ikusten. Martxoko bildumatik atera dugu erakusketan oinarrituta osatu zuten erreportajea. Entzuteko, irudian klikatu besterik ez duzue egin behar.