Santa Engraziako erlojuak geldialdia egingo du Aizarnan

Irailetik Lasaon zaharberritzen egon den Santa Engraziako erlojuak gorako bidea hartu du. Dagoeneko Aizarnan dago, bere betiko kokalekutik hurbil. Zaharberritze lanak amaituta, eta pisuak jasotzeko automatizazioa finkatuta ditu erlojuak.

Pazko Festen egitarauaren barruan erlojua ikusgai egongo da Aizarnako plazan dagoen Santakutz ermitan, ekainaren 3an, larunbatez, 11:00etatik 14:00etara.

Aizarnako egonaldiaren ondoren, gorako bidea hartuko du, ekainaren 11 da horretarako seinalatutako eguna. Orduan hartuko du behin betiko lekua Santa Engrazia ermitako kokapen berrituan. Han egokitzeko behar diren egunak pasatu ondoren, laster izango da zaharberritze lanen amaiera ospatzeko eguna.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide