Albisteak

Santa Engraziara irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak

Agiro Mendi Klubak Santa Engraziara egun pasa antolatu du datorren iganderako, hilak 14. Irteera goizeko 09:30ean izango da Gurutzetik. Beheko bentan Lagun Onak mendi bazkuneko kideek eskutik salda beroa dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek eta 12:30ean, haurrentzako jolasak eta erromeria izango dira.

Oharra: Bazkaria norberak eraman beharko du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide