Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Azken urtetako ohiturari eutsiz, aurten ere garbitu du Santa Engrazirako bidea eta gaina ermitako auzo lan taldeak. Kide hauen esanetan “Aurtengo giro euritsuak direla eta, bide bazterretan sasia da nagusi eta hemen ere berdin gertatu da. Aurrerantzean gailur polit honetara igo nahi duenak bidean sasiaren arazotik ez du izango. Beraz, bisitariek jarrai dezatela mendi gailur polit honekin gozatzen”.
