Albisteak

Iraetako Santa Ines Pilota txapelketa martxa da

Urtarrilean ospatuko dira Santa Inesak Iraetan eta auzotarrak ekin diote urteroko pilota txapelketari.

Bost bikote lehiatuko dira aurten: Kixkurra eta Adonis, Josu Salegi eta Peio, Mattin eta Liam, Jon Miranda eta Andoni Perez eta azkenik Armendariz eta Arantzeta.

Dagoeneko bi partida jolastu dituzte, Kixkurra eta Adonisek Salegi eta Peio garaitu zituzten 22-12ko emaitzarekin, eta Armendariz eta Arantzetak, Jon eta Andoniren aurka irabazi zuten 22 eta 8 tantorekin.

Txapelketak gaur jarraituko du 19:30ean, Iraetako pilotalekuan. Josu eta Peio Armendariz eta Arantzetaren aurka arituko dira eta Mattin eta Liamek Kix eta Adonisen aurka lehiatuko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide