Albisteak

Santa Zezeliako kontzertua eskainiko du bandak larunbatean

Zestoako musika bandak Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du larunbat honetan, arratsaldeko 20:00etan, kiroldegiko aterpean. Marrazki bizidunetako abestiak interpretatuko dituzte eta kontzertu aurretik, kalejira egingo dute herriko kaleetatik.

Hemen kontzertuko abestien zerrenda:

  • TV Cartoons in Concert – (konp. G. Salvagni)
  • Txirri, Mirri eta Txiribiton 1.abesti bilduma – J. I. Ansorena (konp. J. Oiartzabal)
  • The Muppet Show Theme – H. Henson-Pottle
  • Aladdin – (konp. P. Jennings)
  • Los Simpsons – D. Elfam (konp. P. Jennings)
  • Super Mario Bros – K. Kondo (konp. T. Hoshide)



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide