Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Santa Zezilia eguna da gaur eta urtero legez, giro ezin hobean ospatuko dute eguna Ertxiña Musika Eskolako ikasleek. 17:30etatik aurrera, kalez kale ibiliko dira, musikalean kanta jo eta abestuz, bandaren, trikitien eta panderoen laguntzaz.
Arratsaldeko 17:30ean hasiko da kalejira. Bi taldetan banatuta, herriko kaleetan barrena ibiliko dira giroa musikaz alaitzen eta amaieran, Laranjadi plazan elkartuko dira denak.