Albisteak

Santainesak agurtuko dituzte asteburu honetan Iraetan

Joan den asteburuan hasi ziren Iraetako santainesak. Umeen eguna, pilota partidak, herri kirola ikuskizuna edo zuhaitz landaketa izan zituzten orduan. Asteburu honetan emango diete amaiera festei. Gaur, ostirala, Mus Txapelketa jokatuko da Bekoetxe merenderoan. Iluntzeko 22:00etan irekiko dute izen-ematea eta ordu-erdi beranduago hasiko da txapelketa. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu.

Larunbatean eguerdian hasi eta iluntzera bitartean izango da zer egina auzoan. Eguerdiko 13:00etan pintxo lehiaketa egingo dute Gure Ordeka elkartean eta 14:00etan, bazkaria. Arratsaldeko 20:00etan Zestoako batukada taldeak kaleak alaituko ditu eta 20:30ean garagardo afaria egingo dute frontoian. FestakĀ  Iratzar taldearen erromeriarekin agurtuko dituzte.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide