Albisteak

[ARGAZKIAK] Berde kolorea hartu du Iraetak beste urte batez

Hamaiketan puntuan eman zaie hasiera Santa Inesei txupinazoarekin. Eguerdian gereziondo eta intxaurrondoen zuhaitz landaketa egin dute. Arratsaldean berriz, Iraetan jaiotekoei ongi etorria eta puzgarrien txanda. Urtarrilaren 17an bost urte bete zituen Tren Txikian ibiltzeko aukera ere izan da eguraldiak ateri iraun duen bitartean.
Txokolatadarekin amaiera ederra eman diote gaurkoari Iraeta Gure Artean elkartekoek. Bihar ere izango da zertaz gozatua:

09:30. Meza, Iraetako jubilatuen omenez.

10:30. Iraetako jubilatuentzako hamaiketakoa.

11:00. Vamos al fronton.

11:30. Pilotako finalak.

17:30. Herri kirolak.  Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa: Iker Vicente eta Jesus Mari Mujika Mikel Larrañagaren eta Jon Rekondoren aurka. Errota Harria: Xabier Peña (Aizarnazabal), Jagoba Otaegi (Aizarna), Mikel Lopetegi Urra (Zarautz), Inhar Urruzuno (Ondarroa, Bizkaia), Beñat Telleria (Lasarte-Oria, Gipuzkoa) eta Jon Gisasola Zelai V.a (Mallabia, Bizkaia).




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide