Albisteak

Santakutz festak ospatuko dituzte asteburuan Ibañarrietan

Santakutz festak ospatuko dituzte datorren asteburuan Ibañarrietan. Larunbatean hasiko dituzte jaiak pintxo poteoarekin eta ondoren auzo afaria egingo dute Ekain sagardotegian. Igandean, berriz, egun osoko egitaraua izango dute. Goizean meza eta zapo jokoa egingo dituzte eta arratsaldean, Iago Magoaren ikuskizuna eta herri kirolak.

Hemen egitarau osoa:

Maiatzak 7, larunbata

20:00etan pintxo poteoa.

21:00etan auzo afaria Ekain sagardotegian.

Maiatzak 8, igandea

12:00etan meza-ordezkoa Santo Kristo ermitan.

12:30ean Zapo Jokoa.

17:00etan Iago Magoren emanaldia.

18:00etan Herri kirolak. Harriarekin Goenatxo III eta aizkoran Eneko Otaño eta Mikel Larrañaga.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide