Albisteak

Santakutzak direla eta, aldaketak izango dira hondakinen bilketan

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi du, Santakutzak direla eta, aldaketak izango direla hondakinen bilketa sisteman. Maiatzaren 2an, ostirala, hondakinak iluntzeko 21:00ak baino lehen atera beharko dira, danborrada dagoenez bilketa lehenago egingo baitute. Bestalde, kubo beltzak festetan egon ohi diren leku berdinean egongo dira.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide