Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Santakutz jaiak ospatu dituzte larunbatean eta igandean Ibañarrietan. Atzo, auzo bazkaria egin zuten Ekain sagardotegian, eta gaur, egun osoko egitarau bikaina izan dute auzotarrek. Eguerdian meza egin dute San Kristobal ermitan, eta ondoren, zapo jokoan aritu dira. Arratsaldean, berriz, Iago mago azpeitiarrak ikuskizuna eskaini du eta gero, herri kirol ikuskizun polita eskaini dute auzoko plazan.