Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Santakutz jaiak ospatuko dituzte datorren asteburuan Ibañarrietan. Larunbatean, auzo bazkaria egingo dute Ekain sagardotegian. Iganderako, berriz, egun osoko egitaraua prestatu dute auzotarrek. Goizeko 12:30ean meza izango da San Kristobal ermitan. Ondoren, zapo jokoan arituko dira. Arratsaldeko 17:00etan hasita, Iago magoaren ikuskizuna izango da, eta 18:30ean herri kirolak.