Santakutzak ote?
— 2017-05-16Fin-fin hasi nintzen nire Komunitate txokoan astebururo argazki zahar bat sartzen baina aspaldian alfertuta nengoen.
Gutxien espero duzunean aurkituta altxorrek ordea berriro martxan jartzen zaituzte. Horixe gertatu zait niri ere argazki honekin.
Potxolotarrenean aurkitu dut. Ezer gutxi dakigu hor agertzen denaz, Santakutzak izango dira? Eta neska horiek? Karrozarako baino jaunartzea egitera joateko prest daudenaren tankera gehiago dute. Auskalo!
Bandera Espainolez badaezpada esan, garai batean, herritarrak behartuta zeudela jai egun berezietan balkoian bandera Espainolak jartzera. Inor kalkulu xelebreak egiten hasi aurretik…
Etxean adinekoak dituzuenok ia informazio pixka bat inguratzen diguzuen!
Edonola ere argazki mundiala eta ezezaguna ezta?
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU