Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gazte Asanblada 36. urteurrena ospatzen ari den honetan, Santa Kutz jaien antolakuntza lanetan ere murgilduta dabiltza. Aurten ere, maiatzaren 2an, ostiralez, ospatuko da helduen danborrada. Hori dela eta, Gaztetxeko kideek batzar irekia antolatu dute gaur arratsalderako, apirilak 15. Bilera arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Gaztetxean bertan, eta danborradan parte hartu nahi dutenentzat izen-ematea egingo da.
Batzarrean, danborradaren entseguen eta auzolanen inguruan ere hitz egingo dute. Momentuz, apirilaren 17, 22 eta 24rako aurreikusi dituzte auzolanak.
36. urteurreneko ospakizunei amaiera emateko, apirilaren 24an, ostegunez, ping-pong txapelketa eta pintxo-poteoa antolatuko dituzte.