Albisteak
Santio Santanak ate joka ditugu Arroagoian
— 2022-07-20Narrondoko sankristobalak aurrena, eta Arroabeko Karmenak gero, Arroagoiko Santio eta Santanen txanda da asteburuan. Egitarau oparoa antolatu dute gainera, ostiralean hasi eta asteartea bitarte:
22, ostirala
19:00 Txupinazoa eta jarraian trikipoteoa
21:00 Herri afaria Joxe Ramon Iriondo “Akulu” eta Aitor Salegi bertsolariekin
23:45 Izer eta Alabier
03:00 Dj Olber
06:30 Karroza
23, larunbata
12:00 Txan Magoa
16:30 Apar festa
18:00 Herritarren arteko herri kirolak
23:00 Iratzar
02:30 Dj Olber
24, igandea
10:30 Puyrekin gaztetxoentzat tailerra
11:30 Gaztetxoentzat Tolareko igoera
14:00 Ume bazkaria
16:30 Ume jolasak eta jarraian txokolatada
18:30 Lopeneren zezen txikiak eta poniak
23:30 Laket
02:00 Dj Pajarito
25, astelehena
10:00 Meza
11:00 Tortilla txapelketa eta sagardo dastaketa. Tortilla 10:30erako aurkeztu behar da.
12:00 Esku pilota partidak. Gaztetxoen pilota partidu mistoa eta ondoren, Unai Lizarralde eta Ioritz Agirre, Aiert Uria eta Aritz Alonsoren aurka.
18:30 Herri kirolak. Aizkoran Otaño eta Txikia IV eta harri jasotzen Joseba eta Udane Ostolaza eta Imanol Rollo “Lartain”.
22:30 Argazki proiekzioa
23:00 Obaneuke
26, asteartea
10:00 Meza. Jarraian Itxaropena dantza taldea. Ondoren, jubilatuentzat hamaiketakoa eta bingo.
18:00 Asto proba Etxabe eta Artabillarekin. Ondoren, Laja eta Lurtxundio trikitilariak. Tartean otarraren zozketa eta argazki lehiaketako irabazlearen izena jakinaraziko dira
Egin zaitez bazkide