Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoa, Azpeitia eta Errezil artean egin nahi duten zentral eolikoaren aurka dagoen Sañu Bizirik taldeak batzar irekia egingo du datorren ostegunean, hilak 27, Zestoan. Alonderoko udal aretoan izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan.
Aurreneko aldiz elkartuko da taldea Zestoan; izan ere, orain arte Azpeitian bildu dira. Ekimena Zestoara zabaldu nahi dute, eta herrian dauden indarrak neurtu.