Sañu bizirik taldeak mozioa sartu du hainbat udaletan
— 2023-02-13Sañu Bizirik taldeak, Zestoako, Errezilgo eta Azpeitiko udaletxeetan mozio bat sartu du, udalei beren lurretan eraiki asmo diren zentral eolikoen proiektuen aurka posizionatzeko eskatuz, azken hilabeteetan inguruko eskualdeetako udaletan gertatu den moduan.
Egun, Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean kokatu nahi den Piaspe eta Azpeitia, Azkoitia, Zumarraga, Urretxu eta Ezkio-Itsaso artean kokatuko den Buruzai proiektu eolikoen tramitazioek aurrera jarraitzen dute.
Udal taldeek honen inguruan duten posizioa azaldu eta publiko eginez, martxoko udal plenoetan eztabaidatzeko eskaria luzatu da udaletxeetan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide