Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Sara Letamendia Aizarnarrak, inguruko sendabelarrak ezagutzeko ikastaroak antolatu ditu. Ekainean zehar martxan dagoen 4 saioko ikastaro bat antolatu du, eta oraindik egun osoko bi saiotan parte hartzeko aukera dago. Sendabelarrak identifikatzen eta olioak, ukenduak eta alkoholak egiten irakasten du bere saioetan. Hurrengo datak, ekainaren 29an edo uztailaren 13an izango dira. Klaseak goizeko 10:00etatik, arratsaldeko 19:00etara irauten dute eta 75 euroko kostua dute bazkaria barne. Izena eman nahi dutenek, 609 861 703 zenbakira deitu edo sara@saraletamendia.eus helbidera idatzi beharko dute.