Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Eskainberri Fundazioak antolatuta, Sastarrain bailarako landareak ezagutzeko aukera izan zen igande goizean. Eneko Salaberriak gidatuta, ordu eta erdiko ibilaldia egin zuten bertaratu zirenek. Ekain erreplikaren inguruan murgildu ziren, eta gaur eguneko landaredia eta duela 14.000 urte landareak alderatu zituzten. Eguraldia lagun, giro bikaina nagusitu zen txangoan.
Hurrengo bisita urriaren 22an izango da, eguerdiko 12:00etan hasita. Saioan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da, turismo bulegoan, 943 86 88 11 telefono zenbakian edo info@ekainberri.com helbidean.