Albisteak

Sastarrain Baserri Eskola Pottokak berreskuratzeko proiektua garatzen ari da

Sastarrain Baserri Eskolak urteak daramatza pottokekin lanean. Adibidez, haur zein helduentzat ibilbideak eskaintzen dituzte.

Gaur egun, Sastarrain Irao Berri erakundearekin elkarlanean ari da. Bertan, pottoka da protagonista. Pottokei dagokienez, Irao Berri erreferentzia lekua izango da eta bertan ekintza gehienak pottokarekin egingo dira. Proiektu hau, Eusko Jaurlaritzak eta Europako erakunde ezberdinek finantzatzen dute.

Gipuzkoan pottokekin lanean ari den erakunde nagusia Sastarrain Eskola da. «Gure nahia, beste zentro batzuei pottokekin dugun esperientzia eta aberasgarritasuna azalaraztea da», diote Sastarraineko arduradunek. «Bestalde, animatu eta eskertu nahi diegu pottoken hazleei, arraza autoktono hau ez galtzeko egiten ari diren lan guztiagatik».

Horrela, irailaren 18an, Sastarraingoek film dokumental baten grabaketan hartu zuten parte. Irudietan ikus daitekeen moduan, Donostiako Hipodromoan egin zen erakustaldian parte hartu zuten Sastarrain Baserri Eskolakoek, beste elkarte batzuekin batera. Lan horrek, pottokek egin ditzaketen lan ezberdinak azpimarratu nahi ditu.

Pottokekin interesa dutenek ondoko telefonoetara deituta kontaktatu dezakete Sastarrain Baserri Eskolarekin: 943 148 115 edo 943 148 239

 

DSC00149x DSC00152x DSC00170 DSC00185 DSC00202




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide