Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Sastarrain-Zestoa lasterketa antolatu du Zestoako Udalak datorren ostiralerako, hilak 23. Hamahiru urtetik gorakoek izango dute parte hartzeko aukera. 1.610 metroko ibilbidea egin beharko dute, Sastarrain baserri aurretik, herriko plazaraino.
Parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena, arratsaldeko 17:30etatik 18:00etara bitartean, plazan. Korrikalariak lasterketa hasi baino 15 minutu lehenago abiatuko dira Sastarrain aldera, oinez edo korrika. Irabazleek sariak izango dituzte eta parte hartzaileen artean zozketak egingo dira.