Albisteak

Sastarraingo harrobia eskaladarako egokituta

90eko hamarkadan, Sastarraingo harrobia eskaladarako leku egokia zela pentsatu zuen norbaitek eta horretarako presa eta beharrezkoak jarri zituen hormetan. Ordutik, asko izan dira horma hauetan eskalatzen ibili direnak, herritarrak nahiz inguruetatik etorriak.

Azken urteotan, familia giroan eta haurrekin eskaladarako aurreneko hastapenetan zeudenak izan dira horma hauetan gehien zintzilikatu direnak. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen eta txukuntzeko premia zuen guneak. Herritar bat hasi zen aurrena eta laukotean bukatu dituzte lanak. Azpeitiko Sokaitz eskalada taldeak eman die zaharkituta zegoen materiala ordezkatzeko behar zuten berria. Belar eta zuhaixkak hormetatik kentzen ere jardun dute eta bide berriak ere ireki dituzte hormetan behetik gora.

Hartutako lana guztien gozamenerako izan dadin, irudi hauek landu dituzte:

 

 

Pdf formatuan deskargatu nahi duenarentzat:

Sastarraingo kantera (Zestoa)

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide