Albisteak
Sastarraingo harrobian eskalatzea posible izango da gaurtik aurrera
— 2020-05-22Mendizale Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den urteko maiatzean debekatu zuten Sastarraingo harrobian eskalatzea. Aldundiko teknikariek Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan sailkatutako espezie baten presentzia atzeman zuten eta ondorioz debekua ezarri zuten. Teknikari batek harrobia ikuskatu eta espezie hori bertan ez dagoela baieztatu du. Hori dela eta, gaurtik aurrera bertan eskalatzea baimenduta egongo da, datorren urtean berriro frogak egin arte.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide