Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Seiscientos Zale Elkarteak antolatuta, Seat 600 zaleen arteko zazpigarren topaketa egingo dute igandean Azpeitian. Goizeko 10:15ean Loiolan elkartuko dira autozaleak, eta handik Zestoara etorriko dira. Ekainberri bisitatuko dute, eta herritik buelta bat eman ostean, Azkoitiraino joango dira. Ordu biak aldera, Azpeitian izango dira, Lau Bide jatetxean bazkari ederra egiteko.