Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Sega desafioa ospatuko da datorren igandean, abuztuaren 27an. Desafioa eguerdiko 12:00etan jokatuko da lau iturriko belardian eta sarrera 5€ izango dira. 60 minutuko txanda librea jokatuko dute eta lau lehiakide izango dira desafiatuko direnak: Julen Gabirondo, Jexux Mari Ormaetxea “Urki”, Jokin Etxeberria eta Iban Pardo zestoarra. Abuztuaren 6an Asteasun jokatu zen Euskal Herriko Txapelketan laurak hartu zuten parte eta zestoarrak hirugarren postua eskuratu zuen. Hemen emaitzak.