Albisteak

Sei kasu positibo gehiago detektatu dira herrian

Positibo kopurua gora egiten ari da herrian. Osasun Sailak emandako datuen arabera, sei kasu positibo baieztatu dira azken 24 orduetan Zestoan. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak goraka jarraitzen du, 1174,02 kasukoa da. Urola Kostan ere datuak goraka doaz. Guztira 68, positibo berri atzeman dituzte: hogeita lau Azpeitian, hamalau Zumaian, hamabi Zarautzen, sei Azkoitian eta Zestoan, bi Getarian, hiru Orion, bat Errezilen eta bakarra Orion.

Osakidetzak 15.070 PCR proba egin ditu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian azken orduetan eta horietatik 1.094 positibo detektatu dira (egindako frogen %7,3a): 511 Bizkaian, 500 Gipuzkoan eta 143 Araban. Atzotik gaurrera, EAE-tik kanpo bizi diren 10 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Nafarroan, berriz, 501 kasu positibo baieztatu dira azken 24 orduetan. Nafarroan 457 pertsona kutsatu dira azken 24 orduetan.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide