Albisteak

Sei kasu positibo zenbatu ditu Osasun Sailak asteburuan Zestoan

Osasun Sailak emandako datuen arabera, sei kasu positibo zenbatu dira asteburuan Zestoan: hiru ostiralean eta beste hiru larunbatean. Joan den asteko datuekin alderatuz, behera egin dute baieztatutako positiboen kopuruak. Pasa den asteburuan 171 kasu zenbatu ziren eta asteburu honetan, 154: 37 Azpeitian, 49 Zarautzen, 12 Zumaian, 20 Azkoitian, 7 Getarian, 19 Orion, 3 Errezilen, 6 Zestoan eta bakarra Aizarnazabalen. Aian eta Beizaman ez dute kasurik atzeman. Azpeiti, Azkoiti, Zarautz, Zumaia eta Orioko semaforoek gorrian jarraitzen dute. Herri horietako 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak 500dik gorakoak dira. Zumaiak du intzidentzia tasarik altuena 1343,51 kasurekin.

Osakidetzak 38.498 proba egin ditu asteburuan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta horietatik 3.867 positibo detektatu dira: 1.639 Gipuzkoan, 1.870 Bizkaian eta 325 Araban. Lehengo asteko asteburuarekin alderatuz, positiboek gora egin dute, orduan baino 24 kasu gehiago zenbatu dituzte. Gipuzkoan eta Bizkaian gora egin dute positiboek eta Araban, berriz, behera. Pasa den asteburuan baino 88 kasu gehiago zenbatu dira Gipuzkoan eta 210 Bizkaian. Araban, 38 gutxiago. Hiru lurraldeetan 508 pertsona daude ospitaleratuta, pasa den ostiralean baino 45 pertsona gehiago. Horietatik, 130 daude ZIUn.

Positiboak behera Nafarroan

Nafarroan positibo kopuruak beherantz jarraitzen du. Larunbatean, 257 kasu atzeman zituzten eta igandean, 183. Azken bi hilabeteetan izandako zifrarik baxuena da atzokoa. 385 pertsona daude ospitaleratuta Nafarroan, horietatik 63 ZIUn.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide