Albisteak

Sei kasu positibo zenbatu ditu Osasun Sailak azken bi egunetan Zestoan

Osasun Sailaren datuen arabera, sei kasu positibo zenbatu dira azken bi egunetan Zestoan: bi asteazkenean eta lau atzo, osteguna. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 339,16 kasukoa da herrian. Urola Kostan, guztira, 56 positibo atzeman dituzte, erdiak Azpeitian. Atzo hasi zuten PCR bidezko behaketa selektiboa han eta gaur frogak egiten jarraitzen dute.

Osakidetzak 11.263 PCR proba egin ditu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian azken 24 orduetan eta horietatik 828 positibo detektatu dira (egindako frogen 7,4%a): 329 Bizkaian, 370 Gipuzkoan eta 116 Araban. Atzotik gaurrera, EAE-tik kanpo bizi diren 8 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Nafarroan, berriz, 3.477 PCR proba egin dira eta horietatik 523 kasu positibo baieztatu dira.
Agerraldia eguneko zentroan
San Juan Egoitzako eguneko zentroko zenbait langile eta erabiltzailek positibo eman dute PCR frogetan eta hori dela eta, eguneko zentroa itxi dute. Egoitzako bisitak eta tutoretzapeko pisuetako erabiltzaileen irteerak ere bertan behera gelditu dira.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide