Albisteak

Eguneko zentroa itxi dute, zenbait kasu positibo baieztatu ondoren

Eguneko zentroko zenbait langile eta erabiltzailek positibo eman dute PCR frobetan eta hori dela eta, zentroa itxi dute. Eguneko zentroa, egoitza eta tutoretzapeko pisuak sektoreka banatuta daude eta bertako langile eta erabiltzaileek ez dute kontakturik beraien artean. Hau horrela, momentuz, eguneko zentroko erabiltzaile eta langileei egin zaie PCR froga. Hala ere, egoitzako bisitak eta tutoretzapeko pisuetako erabiltzaileen irteerak bertan behera gelditu dira.

Informazioa eguneratzen joango gara.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide