Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, sei kasu positibo atzeman dituzte Zestoan asteburuan: hiru ostiralean, bakarra larunbatean eta beste bi igandean. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 539,29 kasukoa da herrian.
Ostiraletik igandera bitartean eskualdean egindako PCR eta antigeno frogetan 40 kasu zenbatu ditu Osakidetzak, joan den asteburuan baino 21 gehiago. Azpeitian baieztatu dituzte positibo gehienak, hamalau hain zuzen ere. Zarautzen, eta Orion, berriz, zazpi kasu atzeman dituzte, hiru Azkoitian, bi Aian eta bakarra Getarian. Gainontzeko herrietan ez dute kasurik zenbatu.