Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kaleratutako datuen arabera, sei kasu positibo atzeman dituzte azken lau egunetan egindako PCR eta antigeno frogetan Zestoan. Positiboekin batera, hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa ere igo egin da, 564,97ra -ostegunean 462,25ra kasukoa zen-.
Bestalde, Arroabeko eskolako HHko gela itxita dago, ikasle batek positibo eman ostean baina abenduaren 3an berriro ere martxan izatea aurreikusten dute.