Albisteak
Sei positibo zenbatu dituzte Zestoan astelehetik ostegunera bitartean
— 2021-07-17Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo eguerdian kaleratutako txostenaren arabera, sei positibo zenbatu dituzte Zestoan astelehenetik ostegunera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan: bat asteartean eta bost asteazkenean. Positiboek gora egitearekin batera, 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasak ere gora egin du eta 282,49an kokatu da.
Eskualdean nabarmen egin du gora kasuen kopuruak: 200 positibo atzeman ditu Osasun Sailak astelehenetik ostegunera bitartean, iragan astean baino 134 kasu gehiago. Zumaia, Azkoitia, Orio eta Zarautz eremu gorrian daude. Zumaian 41 kasu atzeman zenbatu dituzte, 50 Azkoitian 9 Orion eta 59 Zarautzen. Azpeitian, 24 positibo atzeman dituzte, bost Getarian eta lau Aian. Beizama eta Aizarnazabalen ez dute positiborik zenbatu.
Egin zaitez bazkide