Albisteak

Sektore publikoko greba dela eta gaur hainbat udal eraikin itxita egongo dira

Sektore publikoko langileek greba egingo dute gaur, lan-baldintzek okerrera egin dutelako eta behin-behinekotasun handia dutelako. Urriaren 25ean lehenengo greba egin zuten, abenduaren 19an bigarrena eta gaurkoa, hirugarrena izango da, langileen % 80 ordezkatzen duten sindikatuek deituta. Erakundeek eta politikariek elkarrizketarako borondatea adierazi duten arren, egoera ez da hobetu. Satse erizainen sindikatuak ez du deialdia babestu. Gaurko grebaren aldarrikapenen artean daude soldatak %10 igotzea eta langileen behin-behinekotasuna %8an kokatzea.

Zestoan zerbitzu publikoetan deituta dagoen grebarekin bat egin dute Zestoako Udaleko langileek. Gutxieneko zerbitzuak bermatuko dituzte egun guztian zehar baina honako udal eraikinak itxita egongo dira: udaletxea, kiroldegia, liburutegia eta kultur etxeko bulegoak.

Honako gutxieneko zerbitzuak izango dira:
• Gizarte zerbitzuek eskaintzen duten etxez-etxeko zaintza zerbitzuaren arreta pertsonala.
• Udaltzaina.
• Zestoako eta Arroabeko haurreskoletako garbiketa.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide