Albisteak

Sektore publikoko langileen grebak eragina izan du herrian

Zestoako LABek deituta, kontzentrazioa egin dute gaur eguerdian plazan, Lanpostu publikoak sortu-egonkortu, pribatizaziorik ez lelopean.

ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK sindikatuek grebara deitu dituzte Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko langile publikoak gaur, Euskal administrazioan lanean dabiltzan langile publiko askoren behin-behinekotasuna salatzeko. Zestoako LABek deituta, kontzentrazioa egin dute gaur eguerdian plazan, Lanpostu publikoak sortu-egonkortu, pribatizaziorik ez lelopean.

EAEko administrazioko enpleguaren egoera “gero eta kezkagarriagoa” dela salatu dute sindikatuek. “Enplegu publikoaren suntsiketa, ezegonkortasuna eta bere sorrerarako borondaterik eza sintoma gero eta larriagoak dira, eta eragin negatiboa dute langile publikoen lan baldintzetan”, azpimarratu dute.

Eragina herrian

Herrian eragina izan du gaurko deialdiak. Udala ez da zerbitzurik eskaintzen ari eta herriguneko eta Arroabeko eskolak itxita daude.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide