Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ekainaren 25ean “Senideen Eguna” ospatu zuten San Juan Fundazioko kideek. Ospakizunean 150 lagun inguru elkartu ziren eta egun eder bat pasa zuten. Fundazioko kideek “aipamen berezia eta esker ona” adierazi diete etxeko langileei, “egun berezi hau ezinezkoa izango baitzen guztion elkarlanik gabe” azpimarratu dute.
Argazkietan ikus daitekeen moduan giro bikaina izan zuten, eta musikaz ere girotu zuten festa. Udal ordezkariak ere izan ziren San Juan Fundazioaren senideen egunean.
Argazkiak: San Juan Fundazioa
IRUZKINDU