Albisteak

Silo bolak egiteko erabiltzen den plastikoak bilduko dituzte hileko bigarren asteartetan

Silo bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzua martxan dela jakinarazi du Urkomek. Hileko bigarren asteartetan egingo dute bilketa eta plastikoak bezperan utzi beharko dira ondorengo puntuetan: Arroerrekan, Arroabean, Iraetan, Aizarnan (Iribar baserriko bidegurutzean eta Ezenarro gaineko bidegurutzean), Akoan eta Lau Iturrin.

Ibiri garraioak enpresa izango da zerbitzuaren arduraduna eta plastiko mota hauek jasoko dituzte: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastikoa, negutegietan eta baratzetan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa eta sokak eta plastikozko pentsu zakuak bilduko dira.

Informazio gehiagorako: UrkomeĀ  deitu 943 816 500 telefono zenbakira.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide