Sinadura bilketa eta agertzen ez diren txartel sarituak

Danbolin aldizkariak ematen digun aukera baliatuko dugu hemendik aurrera gure taldean sortzen diren berriak argitaratzeko.

Maiatzaren 7an Euskal Herriko hainbat herritan egingo den galdeketa prestatzen ari gara buru-belarri. Horrela, une honetan galdeketa hori gure herrian ere egitea posible izateko sinadurak biltzen ari gara, otsailaren amaiera bitartean:

  • Zestoan ostiral arratsaldetan eta igande eguerditan biltzen dira sinadurak.
  • Iraetan Santainesetan hasi ziren sinadurak biltzen.
  • Arroagoain aste honetan bertan ekingo diote sinadurak biltzeari.

Bestalde, zozketen ingurua arazoak sortu zaizkigu, saridunak agertzen ez direlako:

  • Gure Esku Dago herri ekimenak antolatutako Urteberriko Sariaren zenbaki saridun bat Zestoako kalean saldu zen Errege bezperan. Oraindik ez da agertu. Mila euroko saria du txartel saridunak: 129784. Otsailaren 18an du iraungitze data.
  • Otsailaren lehen asteburuko Zestoako ohiko zozketaren zenbaki sariduna ere ez da agertu. Beraz, ordezko zenbakia (0873) duenak saria jasotzeko aukera izango du, ostirala aurretik txartela aurkezten badu. Kolore horia du eta atzean lauburua dauka tira saridunak.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide