Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Jubilatu eta Pentsiodunen Plataformak proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, gutxieneko soldatara iristen ez diren pentsioak osatzeko neurriak ezartzeko. Proposamen hau eztabaidatzea onartu dutenez, sinadura bilketa martxan jarri da herritarren babesa biltzeko asmoz.
Herritar guztiak gonbidatuta daude sinatzera, kalean jarriko diren mahaietara. Honako hauek dira sinatzeko egun eta tokiak:
Zestoa:
Astelehenak: 12:00 – 12:15 (Gurutze plazan)
Ostiralak: 19:00 – 20:00 (Farmazia ondoan)
Larunbatak: 12:00 – 13:00 (Farmazia ondoan)
Aizarna:
Asteazkena: 12:45 – 13:30 (Soziedadean)
Arroabea:
Osteguna: 18:00 – 19:00 (Parkean)