Sinadura bilketaren amaiera ekitaldia

Zestoa udalerri osoan 610 sinadura bildu ditugu maiatzaren 7ko galdeketa egiteko. Helburua aise bete dugu. Eskerrik beroenak sinadura eman duten guztiei.

Sinadura emango zukeen norbait eman gabe gelditu bada, ez dadila kezkatu; maiatzaren 7an izango dugu erronka nagusia. Ea ahalik eta herritar gehienen partaidetza lortzen dugun galdeketan.

Egun horretarako girotze lanetan hasiko gara hurrengo egunetan. Izango duzue guztiaren berri. Dena dela, datorren larunbatean, hilak 4, Azkoitian bilduko gara Sinadura bilketaren amaiera ekitaldian. Eskualdeko emaitzen berri emango da festa giroan. Ekitaldi irekia izango da.

Azkoitiko ekitaldira joan nahi duena ager dadila Zestoako Gurutzera datorren larunbatean, hilak 4, goizeko 10:30ean. Handik autoetan joango gara.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide