Sinadura bilketaren azken txanpa

Maiatzaren 7an Euskal Herriko hainbat herritan egingo den galdeketarako sinadura bilketa azken txanpan sartuta dago. Zestoan eta Iraetan sinadura bilketa nahiko aurreratuta dago; dagoeneko 373 sinadura bildu ditugu.

Aizarnan, Arroan eta Lasaon otsailaren bigarren hamabostaldian egingo da sinadura biltzea. Horrela, otsailaren amaierarako gure helburua aise beteta geldituko da.

Zestoako Laranjadi aurreko lekuaz gain, dagoeneko beste bi lekutan zehaztu da sinadurak biltzeko gunea eta eguna:

  • Aizarnan, otsailaren 23an, ostegun arratsaldez, Aranburu landetxearen aurreko jolasgunean bilduko dira sinadurak.
  • Arroabean, otsailaren 24an, ostiral arratsaldez, talo-janaren inguruko giroan bilduko dira sinadurak.
  • Beste lekuetako zehaztasunak aurrez jakinaraziko zaizkizue.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide