Sinadura emateko azken aukerak
— 2017-02-22Maiatzaren 7an Euskal Herriko hainbat herritan egingo den galdeketarako sinadura bilketa aurrera doa. Dagoeneko 432 sinadura bildu ditugu, besteak beste, Arroagoiko sinaduren bultzadarekin.
Jarritako helburua gainditu badugu ere, ahalik eta herritar gehienen babesa lortzeko sinadurak biltzen jarraituko dugu hilaren amaiera arte.
Horrela bada, gogoratu:
- Aizarnan, otsailaren 23an, ostegun arratsaldez, Aranburu landetxearen aurreko jolasgunean bilduko dira sinadurak, Sasikoipetsu giroan.
- Arroabean, otsailaren 24an, ostiral arratsaldez, talo-janaren inguruko giroan bilduko dira sinadurak.
- Zestoan, larunbat arratsaldez Erdikalean jarriko dugu mahaia, Inauteri giroan. Ohi bezala, ostiralean eta igandean (azken eguna) ere, zabalik egongo da Laranjadi aurreko bulegoa.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide