Albisteak
‘Soinu magikoak’ musika emanaldia ikusteko aukera izango da ostiralean elizan
— 2021-08-31Soinu magikoak ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da datorren ostiralean, irailak 3, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Zestoako parrokian. Toti Martínez de Lezea idazlea, Amaia Zipirita piano jolea, Garikoitz Mendizabal txistularia, Adriana Grigoras biola jolea eta Alberto Urretxo tronboia eta tronpeta joleak eskainiko dute emanaldia.
Ikuskizuna “Soinuaren bidaia” proiektuaren baitan kokatzen da. Alberto Urretxo tronboi-joleak gidatzen duen ekimen honek euskal kulturaren alor desberdinak elkartu eta zerbait berezia eskaintzea du xede. Zestoako emanaldirako musika eta hitzak uztartu dituzte. Toti Martinez de Lezeak euskal mitologiaren inguruko kontuan narratuko ditu, musikarien doinuen laguntzarekin. Emanaldi honetarako bereziki Zestoarekin lotura duten hainbat doinu eskainiko dira, esaterako ‘Zestoan lasai lasai’ eta ‘Atta eta ama’.
Egin zaitez bazkide