Albisteak

“Sos Rafah” deialdi herritarra egin da larunbat eguerdirako

© MAHMUD HAMS/AFP. Getty Images

Gernika Palestina deialdi herritarra egin da maiatzaren 11rako, larunbata, “Sos Rafah” lemapean, eguerdiko 12:30ean herri eta hirietako udaletxe aurrean eta Zestoan ere bat egingo da ekimenarekin.

Gernika-Palestina Israel eta Palestinaren arteko gatazkak arduratuta 2023ko urrian Euskal Herrian sortutako ekimena da. Bertako kideen esanetan “bereziki Gazan, Israelgo estatuak palestinarren aurkako genozidio saiakeraren aurrean jarri du mundua, milaka herritarren heriotzak probokatuz, nagusiki haurrak. Baina ez hori bakarrik, baita miloi bat desplazatu, giza hondamendia, eta nazioarteko legediaren aurkako jardun iraunkorra ere”. Gernikapalestina.eus webgunearen arabera, “Gernikako bonbardaketaren herria gara, eta lehen eskutik ezagutzen ditugu suntsipenaren ondorioak. Gernika berririk ez oihukatzeko beharra dugu, beraz, euskal herritarrok. Ezin dugu holakorik onartu. Sarraski honen aurrean ezin dugu isilik egon, ezin besoak gurutzaturik geratu. Beste ezeren gainetik, gaur eta hemen premiazkoa da ondorio latzak izaten ari den eskalada belikoa gelditzea eta bake eta itxaropen etorkizuna eskaintzea”.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide