Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Spinning saioak, monitore presentzialarekin, egiteko aukera eskainiko du Kiroldegiak aste honetan. Maiatzaren 29an, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean eta maiatzaren 30ean, osteguna, goizeko 9:30ean.
Mattin Eizagirre izango da irakaslea. Saioak doan izango dira eta iritsi ahala joango da aforoa betetzen bizikletak bete arte.
Spinning-a ariketa fisiko kolektiboa da, musikaren erritmoan bizikleta estatiko baten gainean egiten dena. Intentsitate handiko lan kardiobaskularra egiten da, eta beheko treneko muskulu-talde handiek esku-hartze oso handia egiten dute.