Su etenaren inguruko analisi politikoa

Bake-akordioa sinatu eta “su-etena” indarrean sartu zenetik, Israelek 90 palestinar baino gehiago erail ditu, laguntza humanitarioaren %13 bakarrik sartu da Gazan – besteak beste, Rafahko pasabidea estatu sionistak blokeatuta duelako- eta sionistek Zisjordanian zenbait ofentsiba aurrera eraman eta bertako lurrak anexionatu dituzte.

Gertakari horiek erakusten dute, inoiz baino era gordinagoan, bake akordioa iruzur bat dela. Izan ere, alde batetik, akordio horrek hasieratik Palestinar erresistentzia guztiz menderatu eta Gaza kapitalistentzako gune emankor bilakatzea du helburu. Hala ere, hori gutxi balitz, ez da betetzen ari. Kontrara, Israel edozein aitzakia erabiltzen ari da palestinarren aurkako sarraskiarekin jarraitzeko.

Horrek guztiak adierazten du zein den Israelen berezko izaera eta nola ez den posible bi estatuen arteko elkarbizitza. Testuinguru horretan, Europar Batasunak Israelen aurkako zigorrak atzeratu ditu, genozidioan duen konplizitatea agerian utziz. Guk, aldiz, uste dugu garrantzitsua dela kontrako norabidean sakontzea: alderdi, enpresa eta bankuek Israelekin harreman oro eten ditzaten eskatzen jarraitzea, Israelen desegitea aldarrikatzea eta Palestinar Erresistentzia babestea.

Azaroaren lean egingo den mendi erronkaren bidez ere bide horretan ekarpena egin nahi dugu, uste dugulako momentuak zapalduaren alde era argian eta
ekidistantziarik gabe posizionatzea eskatzen duela.

https://www.instagram.com/p/DQMCUD-jU-z/




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide